Aezkoako “uskaran” “gareak” deitutakoak laborea gordetzeko eta, aldi berean, hori marraskarietatik eta hezetasunetik babesteko biltegiak  ziren.

Nafarroan 22 garai daude, Interes Kulturaleko Ondarea deklaratuta daudenak, eta horietako 15 Aezkoan daude. Garaia etxeko eraikin osagarria da, dagokion etxe egiteko erabilitako material  eta forma berdintsuekin egina. Laborea hezetasunetik eta marraskarietatik babestuta gordetzeko balio zuen.

Garaiek planta karratua dute eta bi isurietako teilatua dute, oholezko estaldura duena. Eraikina goialdean harri zabal eta biribilean bukatutako harrizko zutabetan oinarritzen da. Akabera horrek marraskariak sartzea ekiditen zuen. 

Barnealdean “zizku” deitutako konpartimentu batzuk zituen. Horietan gordetzen zen “martxagaria”, martxoan ereindako garia alegia, “azarogaria”, hau da, urrikoa (ogia egiteko preziatuena), babak, oloa eta garagarra.

Aezkoan oso ohikoa zen behealdea ongarritegi modura erabiltzea, eta horrela laborea izoztea saihesten zuten. Garaiaren aurrean harrizko eskailera bat zegoen, azken maila gabekoa, biltegia animalientzat irisgarria ez egiteko. Batzuek itxita dute zutabeen arteko tartea.

Ibili Aezkoako herrietako kaleetan barna eta, haien harrizko etxeean artean, garai aetzak ikusiko dituzu.

  • Garaioan, Maizterrarenarena.
  • Hiriberrin, Errekakoarena, Portalekoarena, Xaukirenarena eta Elizondokoarena.
  • Garraldan, Masamigelenarena.
  • Arian, Xaukikoarena, Apatekoarena, Etxeberrikoarena eta Xamarrenarena.
  • Orbaran, Xabatenarena.
  • Orbaizetan, Etxegaraikoarena, Primorenarena eta Larrainetakoarena. 

menu