“Pirinioetako gizakia” paraje hauetan bizi izan zen Historiaurrean zehar, eta horren aztarna ugari utzi zituen.

Aezkoa haranak sorpresa bat eskaintzen die bisitariei: harrespil eta trikuharri multzo aparta.

Errepidearen ondoan, eskuinera zabaltzen den larre handian dago harrespilen multzoa. Handienak 10 metroko diametroa du, eta barnean tumulu handi bat. Haren ondoan beste hamasei konta daitezke, eta guztiak ongi mentenduta daude.

Cromlechak, mairu-baratzeak edo harrespilak lurrean sartutako harriez osaturiko monumentu megalitikoak dira. Biribilak edo eliptikoak dira, eta barneko eremua mugatzea dute helburu.

Azpegin, Orbaizetatik kilometro gutxira, dago Megalito Multzo harrigarri hau.

Azpegiko parajean gain, inguruan ere ikus daitezke hainbat harrespil eta trikuharri, goi-zelai osoan sakabanatutakoak. Historiaurreko aztarnategi garrantzitsua da.

Jakina da trikuharriak eta harrespilak hilobi kolektiboak zirela. Baina, horien alderdi askok misterioan jarraitzen dute: Zeintzuk ziren horien oinarrizko sinesmenak? Nor edo zer adoratzen zuen jende horrek? Badute bestelako esanahirik? Zer errito egiten ziren bertan?

Leave a Reply

menu