Onddo mota hau jateko ona da. Txapel laranja, poro zurixkak eta tripa itxurako oin luzea dauka. Oinean granulazio marroixkak ditu, igurtzian kolore grisa hartzen dutenak, moztean haragiarekin gertatzen zaion moduan.…
Ziza hau ez da oso ezaguna. Tamaina ertain edo handikoa da eta jateko ona. Txapela arrosa eta lehorra dauka, tolesduneko ertza duena. Oin sustraitsua du, eta ongi nabarmendutako eraztun erregularra.
Onddo beltzak ezagutzeko errazak dira, duten itxura nahastezinagatik eta zaurietatik darien latex laranjagatik. Hori dela eta, onddo seguruak dira, esperientziarik gabeko biltzaileentzako aproposak.
Aditu batzuentzako gorringoa zizen erregea da. Jateko ezin hobea da, baina azkar galtzen da. Txapel gorri-laranja dauka eta oina eta orriak, berriz, urre-horiak. Erraboil zabal elastikoa du eta, oinean, eraztuna.
Espezie talde honen barnean honakoak daude: Russula cyanoxantha, Russula virescens, Russula vesca eta Russula heterophylla deiturikoak. Oso espezie antzekoak dira. Zuhaizti helduei loturiko onddoak dira.
Ziza hau ezagutzeko erraza da, ateratzen den garaiagatik: otsaileko lehen elurteen ondoren. Ez da ikusteko erraza, arrea baita eta askotan orbelak estaltzen duelako.
Udazkenean ateratzen da, hosto erorkorreko edo konifera basoetako agerrunetan. “Sorgin biribilak” deiturikoak osatu eta haien inguruko belarraren kolorea aldatzen dute.
Tronpeta itxurakoa da. Izen arrunta frantsesetik dator, eta ugaltzen den garaiari erreferentzia egiten dio, izan ere Santu Guztien Egunaren (azaroaren 1a) garaian. Itxurak eta izenak kontrakoa iradokitzen badute ere, jateko…
Ilarraka multzoka ateratzen den ziza da. Usain eta zapore bereziak eta nabarmenak ditu, bere espezieko guztiek bezala. Kontuz ibili behar da ziza honekin, batzuetan egosgaitza gerta daitekeelako, bereziki duen sustantziarekiko…