Skip to main content

HYGROPHORUS MARZUOLUSSeta de Marzo, Martxoko ezkoa

Hazi egiten den sasoia dela eta erraz ezagutzen den ezkoa, otsaileko lehen elurteen ostean. Askotan ez da antzematen, duen kolore grisagatik eta orbel azpian egoteagatik.

Deskribapena

Kolore beltzarana duen ezkoa. Xaflatxo txuritxoak, banatuak eta lodiak. Gordinean, zapore eta usain oso atsegingarria du.
Oin zilindrikoa eta zabala, hosten artean lurperatua hazi egiten denean luzatu egiten dena. Motzagoa izan ohi da substratu gogorragoetan. Tamaina handia har dezake, hostoen azpian garatzen denean batez ere.

Noiz eta Non

Otsaila amaiera eta maiatza erdialde artean ernetu egiten den espezie goiztiarra da. Quercus robur, Quercus petraea eta ipar Nafarroako haritzondo gehienetan topatu daiteke, lurzoru azidoa dagoen eremuetan batez ere baina ez soilik. Bi habitat mota ditu, alde batetik garbitutako mendien lurzorua, belardia eta goroldioa. Onddoak (Boletus gr. edulis) hartu egiten diren antzeko eremuak. Beste aldetik, hostoak metatzen diren erreketan, hazie hotzetik babesturik. Izei pirinear eta pinudi azidofiloetan ernetu daiteke baita ere. Haritz eta konifera baso mistoak toki oso aproposak dira.

Jangarria

Oso jangarria. Gordinean hartu daiteke.

Close Menu

menu