Honako hauek dira Batzarre Nagusiak dituen funtzio nagusiak:
- Ibarreko baliabideak kudeatzea, eta horien artean Aezkoako Mendiak dira garrantzitsuenak.
- Udalerrien arteko proiektuak bultzatu eta garatzea
- Bizitza publikoko zenbait alderdi arautzea: ordenantzak, auzolanerako deialdiak, batzarretarako deialdiak, …
- Dirulaguntza politika osagarriak ezartzea: inbertsioak, etxebizitza, lanaren sorrera, …Gaur egun Batzare Nagusiak 5 kide ditu (presidentea eta sei kide), lau urtean behin berritzen direnak.Antzinatik, Aezkoako Batzarre Nagusiaren egoitza Ariben dago. Zubiaren ondoan dago Aezkoako etxe zaharra (1795. urtean erre zuten, artxibategia barne).
Batzarrak egiten duen jarduerari buruzko informazio gehio, webgune instituzionalean eskuragai dago: https://aezkoa.org/?lang=eu