Aezkoan energia sortzen de zenbait zentral hidroelektrikoetan

Irabiako urtegia

Urtegiko urak energia hidroelektrikoa sortzeko erabiltzen dira, urtegiko hormaren azpian dagoen zentral baten bidez. 1.207 kW-ko potentzia du, eta urtean 6.000 MW sortzen ditu. El Irati SA enpresak sortu zuen 1922.enean, energia elektrikoa sortzeko eta, bidenabar, egurra ibaian zehar garraiatu ahal izateko. Presa txikia zen hasiera batez, 12 m-ko altuera zuen eta. Baina behin baino gehiagotan handitu zen, hiru aldiz, denboran gutxian, eta horregatik handitzeen Europako errekorra izan zuen. Gaur egun 44 m altuera du eta 158 m luze hormaren goialdean.

Orbarako zentrala

Orbarako zentral hidroelektrikoa Orbaran dago. 40. hamarkadaren bukaeran inauguratu zen, eta energia hidroelektriko sortzen Nafarroako hirugarren izan zen. Orain, sektoreko hamaikagarrena da.

El Irati S.A.

Domingo Elizondo aetza, Ameriketan dirutza egin ondoren, bere sorterrira itzuli zen, eta han irabazitakoa harana garatzeko inbertitu zuen. 1907. urtean El Irati S.A. enpresa sortu zuen, hainbat jarduera adar zituena: basoaren ustiaketa, elektrizitatearen produkzioa, zerrategia, destileria eta trena. Nafarroan osaturiko lehenengo S.A. izan zen, eta estatutako lehen tren elektrikoa jarri zuen martxan, Iruñea eta Agoitz-Zangoza lotzeko (1911-1955). 600 bat langile izan zituen, eta elektrizitatea hornitzen zion eskualde osoari.