Skip to main content

Aezkoako mendiak igotzeko errazak eta denak 1.500 m. beherakoak dira. Hiru alderdi bereiz daitezke:

IPARRALDEKO MENDIAK

Urkulu, Saiarre eta Mendizar mendiek egiten dute iparraldeko muga. Hegoaldekoa, berriz, Ortzanzurieta (Itolaz), Murukoa, Mendilatz, Mendizar eta Mozoloandik. Eremu hori guztia Aezkoako Mendiak deitutakoa da.

Haranean bataz besteko altuera garaieneko duen alderdia da (1250 m).

BARNEALDEKO MENDIAK

Zenbait adar daude:

  • Goialdekoa

Iparraldeko mendien eta Garralda eta Abaurrepea lotzen dituen korridorearen arteko eremua da (Arregia, Erondoa, Pettiriberro,…).
Irati ibaiak zeharkatzen du, eta erreka ugari ditu. Paraleloki, bigarren mailako mendi-lerroak daude (Latxaga eta Irupagota –Auztarri-). Ekialdean, Abodi (Berrendi).
Eremu horretan daude iparraldeen dauden Aezkoako herriak, hots, Aria, Orbaizeta, Orbara, eta Hiriberri.

 

  • Haran hondokoa

Barnealdeko mendien eta hegoaldeko mendien arteko muga dira.

Haran osoko eremurik lauena eta zabalena da, eta Garralda-Abaurrepea korridorea osatzen dute. Garaiago, Abaurregainako goi-ordokia dago.Alderdi honetan daude honako herri hauek: Abaurreagaina, Garralda, Aribe, Garaioa eta Abaurrepea.

HEGOALDEKO MENDIAK

Corona eta Baiguraren arteko mendi-lerroak osatzen du. Haraneko hegoaldea da, eta Orotz-Betelu, Artzibar eta Urraulgoitiko udalerriak ditu mugakide.

Lerrokadura perfektua da, hegoaldea ixten duena. Hara bakarrik ailega daiteke Irati ibaiak Olaldean irekitako pasabidean zehar. Apezeinberro, Corona, Txanagra, Bizkailuz eta Baigura dira alderdi horretako mendirik garaienak. Hau da eremuko bataz besteko altuera: 1.100-1.450 m.

Close Menu

menu