Euskara, edo aezkera (bertako dialektoa), Aezkoako ohiko hizkuntza izan da duela hamarkada batzuk arte. Baina gaztelaniak joan den mendearen bigarren erdian izan zuen aurrerapenak haren erabilera murrizten joan zen.
Hizkuntz ordezkapen horrek ez du indar eta eragin bera izan eskualde guztietan, eta erromatarrek “Lingua Navarrorum” deitu zutena biziago mantendu da Nafarroako ipar-mendebaldean. Aezkoan, hain zuzen, gehiengoen hizkuntza zen pasa den mendeko bigarren herena arte, baina hortik aurrera, galtze prozesua etengabea izan zuen.
1989ko Euskararen Legeak Eremu Euskaldunaren barnean kokatu zuen. Horren ondorioz, posible izan zen eskoletan D ereduan ikastea, eta, gaur egun, badira urte asko Aezkoako haur guziek euskara batuan ikasten dutela.