Hiriberri Berrendi mendiko hego-mendebaldeko magalean dago, eta bertatik haraneko ia herri guztiak ikus daitezke.
Eliza gotikoa du, XV. mendekoa eta San Salbatoreri eskainitakoa. Barnean erretaula erromanista ederra du, Ambrosio Bengoetxeak egina eta Nafarroan garai horretan egindako garrantzitsuenetarikoa.
Hiriberrin zura landu ohi da. Badago bertan aulki mota bat ere, katedra deitutakoa: sutondoan jartzeko aulki txikia da. Horregatik herrikoei “katedratikoak” deitzen zaie.
Nabarmentzekoa da Ariztibarrena erreserba integrala (500 hektarea): kontaezinezko haritz multzoren artean landare eta animalia ugari du.
Hiriberrin espeleologia egin daiteke ere, Berrendin, eta Gibeleko dolmena bisitatzera joatea dago.