Iparraldeen dagoen eta biztanle gehien dituen herria da. Pagadi eta larre zabalez Inguratuta dago, eta Iratiko Oihanerako sarrera naturala da.

Biztanleak

239 Biztanle

Altuera

765 m

Zabalera

88 km2

Basoa

Pagoa: 4.841 Ha - Haritza: 162 Ha

Mugaren eta Munizio Errege Olaren ondoan dagoenez, behin baino gehiagotan su eman eta arpilatu izan dute. Etxeak, behin eta berrio berritu badira ere, oraindik mantentzen dute haien jatorrizko zantzuak, leiho, klabe eta arkuetan.

Eliza, San Pedro apostoluari eskainita, gotikoa da, XVI. mendekoa. Erretaulak -eskualdeko interesgarrienetakoa- eta bertako aingerutxoek bisita merezi dute.

Herriko udal dermioan zenbait leku interesgarri daude: Munizio Ola, Urkuluko dorrea eta megalitoen hondakinak, paraje honen iraganaz eta biztanleez ari zaizkigunak.