Elizari atxikia, herriko hilerria zaharrean, museo baten modura egokitu da bertako aztarnategi arkeologikoan berreskuratutako Erdi Aroko hilarriak, hogeita hamar bat inguru. Gaur egun ikus daitezke jatorrizko kokapen eta norabidean.
Abaurregainan, Aezkoako eta Nafarroako herririk garaienean, sortu da bizitzaz eta heriotzaz mintzo zaigun espazio berezi hau.
Lorez eta landarez inguratuta, hilarriek beren historia berezia kontatzen digute dekorazio aberastasun handi baten bidez. Harri batzuk oso landuak daude, eta dekorazio anitzak ageri bi aldetara. Beste batzuek, berriagoek, familiaren izena dute idatzia.
Ilargiak, izarrak, gurutzeak, makilak, oskolak, hegaztiak… dira dekorazioaren gaiak. Jolatu horiek eta beste grafiak identifikatzen, labirinto honen barnean galtzen saren bitartean.