Skip to main content

Hartu prismatikoak eta murgildu zaitez hegaztien mundu harrigarrian: behatu, argazkiak atera eta disfrutatu haien ohitura eta soinuekin…

Nafarroako Pirinioak leku estrategikoa da, Europako hegaztien migrazioa behatzeko. Baldintza ezin hobeak ditu bisitariak hegaztiak behatu ahal izateko, bai espezien ugaritasunagatik, bai horiek dauden espazio naturalen edertasunagatik.

Iratin, ekosistema anitza duenez, espezie asko biltzen ditu. Guztien artean Okil gibel-nabarra nabarmentzen da, desagertzeko arriskuan dagoen bitxi ornitologikoa da, Iratin populazio egonkorra duena, basoa ongi kontserbatuta dagoenaren seinale, izan ere, espezie honek bizirauteko baso helduak eta ongi kontserbatuta behar ditu. Iratin okil gibel-nabarra espezieko multzorik handiena bizi da.

Hegazti Bereizgarriak

Sai Arrea

Antzina Iberiar penintsulan bizi zirenak nekazari egin zirenetik gaur egun arte, sai arrea gizakiaren artzaintza aktibitateekin lotuta egon da, osasun lanak egiten, askotan hori ulertu ez bada ere. Hamarkadetan zehar.....

Belatz handia

Belatz handia harrapari ezagunena da, eta antzinatik falkonerian erabili izan da. Itxura trinko eta gihartsua du, abiaduraren zerbitzura garatua. Hegazti txiki eta ertainak harrapatzen ditu, eta erraz kokatzen eta egokitzen.....

Saizuria

Lehen oso ugalduta zegoen hegazti honen populazioa murrizten hasi zen duela zenbait hamarkada. Atzerapen larri horrek arriskuan jarri du espezie honen biziraupena. Batzuk dira arazoaren jatorria: jateko gaiak galtzen joan.....

Txonta arrunta

Txolarrearen tamainakoa da, orojalea, taldekoia eta erraz egokitzekoa. Txonta arrunta ugalduen dagoen espezietako bat da. Paisaia mota guztietan bizi da: baso, parke edo lorategietan. Neguan Iberiar penintsulara etortzen dira txonta.....

Koartza auskara

Tamaina handiko hegaztia da, itxura nahastezina duena. Iberiar penintsulan oso ugalduta ez badago ere, hedatzen ari da. Neguan ikusteko errazagoa da, migratzailea denez, hemen gelditzen direlako Europako beste lurraldeetatik Afrika.....

Etxe-txolarrea

Etxe-txolarrea txori ezaguna mundu osoan ugalduen dagoen hegazti mota da, seguruenik, eta arrakastatsuena, zalantzarik gabe. Erraz egokitzen da, habitatarekin edo janarekin baita milika. Herri, hiri eta baserrietan ikus ditzakegu, eta.....

Erroia

Belea da bizi den leku guztietako mitologiako, tradizioetako eta erlijio erritoetako protagonista izan da. Europan iragarpen txarrekin eta sorginkeriarekin lotu izan da; gainera, gizakiarentzako baliagarriak diren espezieak jaten ohi ditu......

Arrano sugezalea

Gure lurraldean bizi diren harrapari interesgarri eta ezezagunetakoa da arrano sugezalea. Hegazti handia da, migratzailea, harrapatzeko zail eta oldarkorrak diren animaliez, sugeez, elikatzen dena. Antzeman, harrapatu eta irensten ditu garatu.....

Enara

Hegazti ezagunenetakoa da eta hoberen aztertuenetakoa. Enarak hegaztien migrazioa, sexu aukeraketa eta birsorkuntza aztertzeko funtsezkoak izan dira. Gizakiaren oso hurbil daudenez, herri kulturaren parte bilakatu dira. Haien etorrera udaberriaren hasierarekin.....

Martin Arrantzalea

Penintsulako ibai eta urmael gehienetan bizi izan da duela gutxi arte, baina azken hamarkadetako ur gozoen narriatzeak bereziki kaltetu ditu martin arrantzalea. Lumaje ikusgarria du, eta hegaldi azkarra. Hondarrezko ezpondak behar ditu habia egiteko, hala nola jateko arrain txikien eta ur..

Txantxangorria

Hegazti ezagunenetakoa da, eta erraz identifikatzeko modukoa, bularrean, zintzur aldean eta aurpegian ageri duen lumaje laranja dela eta. Neguan edonon ikus daiteke, parke eta belardietan ere. Baina udaberrian paraje freskoak.....

Gabirai

Gabiraia gure lurraldeko harrapari txikienetakoa da. Oihanetan bizi da, eta hegazti txikiak (erregetxoak, paridoak, besteak beste) harrapatzen trebea da. Harrapakin iheskor horiek ehizatu ahal izateko, baso itxian mugitu behar duenez,.....

Okil berdea

Okil arruntena da okil berdea eta gehien hedatutakoa. Askori ezagun egiten zaie bere irrintzi moduko txio bereziagatik. Kantari entzun daitezke ibai bazterretako zuhaiztietan, baso hostogalkorretan eta belardi bihurtutako eremuetan. Ornogabeak.....

Ugatza

Sai handia da, hezurrak eta kartilagoak jaten oso trebea dena. Ale kopurua oso urria da, eta mendialdean biziohi da. Hegaldi dotorea eta silueta nahastezina du...

Okil Beltza

Pirinioetako mendietako pagadi eta izeidi itzaltsuetan mokoekin errepikan entzun daitezke. Baso helduen etorkizunari loturiko espeziea da; okil beltza hegazti handia eta nahastezina da, basoan osasun lan garrantzitsua egiten duena, intsektu.....

Close Menu

menu