Tamaina handiko hegaztia da, itxura nahastezina duena. Iberiar penintsulan oso ugalduta ez badago ere, hedatzen ari da. Neguan ikusteko errazagoa da, migratzailea denez, hemen gelditzen direlako Europako beste lurraldeetatik Afrika alderako bidean. Urtaro horretan, ibai bazterretan edo uharketan ikus daitezke, moko luzea baliatuz harrapakinen bila.

menu