Skip to main content
Maiatzaren hasieratik ekainaren bukaera arte duzu Aezkoan arrantza jardunaldiak planifikatzeko aukera.

Irati ibaia, urte luzez amuarrainaren arrantzarako iberiar penintsulako ibairik hoberenetakotzat hartutakoa izan da, baina gaur egun goialdean debekatuta dago arrantza egitea, gure ibaien ahuleziaren seinale.

Baina badaude oraindik alderdi honetan aktibitaterako tarte egokiak, zeinetan bertan lekuko amuarrainen ale ederrak harrapatu daitezke, lehengo arrainen kopurua ez badago ere. Bertan arrantzaz gozatzeko aukera izanen duzu, Pirinioetako paraje hauen edertasunagatik eta uren kalitatea ezin hobea delako.

  • Kirol arrantzak, Aezkoa Ibarra zehartzen dituen ibaietan, Arautegi Berezia dauka, Nafarroako Gobernuko Ingurune Departamentuak ezarritakoa. Arrantzaleek denboraldiko Arrantza Baimena indarrean eduki beharko dute, eta, gainera, arrantza egin nahi den egunerako eta arro zehatzerako baimen pertsonal eta eskualdaezina.

Arrantza baimena eskuratzeko:

Close Menu

menu