Aria mendiaren magalean dago. Hirigunearen behealdean, topografia latzari egokituak, hurritzez inguratutako landa-soroak eta haritz multzoak zabaltzen dira.
Arkitekturari dagokionez, familia bakarreko etxeak dira nagusi. Etxebizitza, aziendarentzako ukuilua eta belarra gordetzeko sabaia osatzen ohi dituzte eraikinek. Teilatu pikoak agertzen dituzte, elurra ausarki egiten duelako, horietako batzuk lau isurialdekoak.
Hirigunetik gora, bordetarako bideetan barna, pago eta haritz basoak topatuko ditugu. Haraneko gainerako herrietan bezala, gainaldean panoramika zabalak aurkituko ditugu: soro zahar eta berriak, eta, tartean, zuhaitz eta sastraka mota ugari (lizarrak, ezpelak, hurritzak eta orreak).
San Andres apostoluari eskainitako eliza dago, ongi kontserbatutako lau garai eta beste bost gehiagoren hondakinak gutxienez.
Inguruan, hiru mendi nabarmen: Arriberri, Zelaia eta Butzarreria.
Ikuztegia (harkaitz baten hormaren kontra eraikia da) eta aska ikustea merezi du. Bide zaharra ere oso interesgarria da (PR -Ibilbide Laburra- bat da).