Skip to main content
Antzina, herrietako baliabide urriak zirela kausa, autosufizientzia errealitate bat zen. Artisautza zen, abeltzaintza eta nekazaritzarekin batera, haranean bizi zirenen ekonomiaren oinarria.

Koilaragileak

Oso denbora gutxi arte mantendu den ofizioa da. Egurrezko koilarak, sardexkak eta sukaldeko beste tresna batzuk egiten ziren. Hiriberriko Maximino Reka izen zen koilaragile hoberenetako bat.

Ikazkinak

Ikazkinek ikatza egiten zuten horretarako egurra jasotzen zuten lekuan bertan. Egiteko denboraldian asteak ematen zuten mendian, lo egiteko adarrez egindako estalpea baino ez zutela. Gaur egun, mendiko leku askotan oraindik ikus daitezke ikatz-labeen oinarri egiten zuten plataformak.

Beste artisau batzuk

Oso ohikoa zen egurrezko eta harrizko artisautza lanak. Egurrarekin nekazaritza, abeltzaintza eta etxeko tresneria egiten zen: nekazaritzarako lanabesak, altzariak (kutxak, zizeiluak…) eta beste, gaur egun museo piezak bilakatutakoak. Modu berean, etxeko zerak egiten ziren (lihozko, kotoizko edo artilezko maindireak, mantelak eta abar) ezkontzarako urtetan prestatu eta gordetzen zirenak.

Nabarmenak dira Jose Rota garraldarrak zurez eta harriz, hilarriak bereziki, egindako lanak, eskualdeko ia herri guztietan ikus daitezkeenak.

Katedratikoak

Hiriberrin zura lantzea tradizio handikoa izan da. Bertakoa da aulki mota bat, txikia eta sutondoan erabiltzekoa, katedra deitutakoa.

Aulki mota horrek izena eman die herrikoei, haraneko beste herrietakoek katedratikoak deitzen baitiete. Orain gutxi arte Ascensio Domentxek egiten zituen bere tailerrean.

Close Menu

menu