Urkuluko larre berdeen artean, Arnoztegiko lepoaren gainean, mendiko gailurrean, paraje horiek duten xarmaz blai, altxatzen da dorre harrigarri eta enigmatiko hau. 1976.enean, Jean-Luc Tobie arkeologo frantziarrak K.a. I. mendean altxaturiko dorre-trofeo erromatartzat hartu zuen, Akitaniako konkistaren oroigarri. Konkistatutako lurralde berrietako hegoaldeko muga markatzeko egin omen zen eraikina.
Dorrea eraikitzeko lekutik bertatik hartutako kareharrizko harlanduak haren perimetroaren barnean amildurik daude. Bloke itzel horiek agerian uzten dute obraren tamaina: hogei metroko diametroa eta lauko altuera dauka.
Dorrea Arnoztegiko lepoaren gainean altxatzen da. Antzina, lepo horretan barna igarotzen zen Iturissa eta Donezaharre hiri baskoi-erromatarren artean bertakoek eginiko bidea. Bi hiri gotortu eta garrantzitsu bihurtu ziren Burdigalam-Astorica ibilbidean atseden leku eta bidearen zaintzaile gisan.
Aspaldi-aspalditik gizakiak populatutako eremua da, mendi berean behera sakabanaturik dauden monumento megalitikoek erakusten duten moduan.