Pirinioetako alde honetan, herriko patroiari eskainitako festez gain, badaude ospakizun bilakatu eta, batzuetan, lehenengoak baino dimentsio handiagoa eta zabalagoa hartu dutenak.
Irailaren hirugarren asteburuan, eta txandaka (urtero haraneko bederatzi herrietako batean), antolatzen da bizilagunen senidetze ospakizun hau, parte hartu nahi duen herritar orori zabalik dagoena. Aezkoako Kultur Elkarteak duela berrogei urtez antolatzen duen jai eta errebindikazio ospakizuna da Aezkoako Eguna.
Asteburu oso batean zehar, hainbat ekitaldi antolatzen da: erakusketak (etnografikoak, argazkilaritza, artisautza eta abar), antzerkia, bertsolariak, dantzak, herri kirolak, zozketak eta herri bazkaria edo “zikiro-jatea”. Aktibitate horiek guztiak musikak giroturik izaten dira.