Gure lurraldean bizi diren harrapari interesgarri eta ezezagunetakoa da arrano sugezalea. Hegazti handia da, migratzailea, harrapatzeko zail eta oldarkorrak diren animaliez, sugeez, elikatzen dena. Antzeman, harrapatu eta irensten ditu garatu dituen egokitzapen morfologikoei esker. Duen dieta bereziagatik, ez dago kopuru handirik, eta denboraldi bakoitzean txita bakarra hazten du.