Lehen oso ugalduta zegoen hegazti honen populazioa murrizten hasi zen duela zenbait hamarkada. Atzerapen larri horrek arriskuan jarri du espezie honen biziraupena. Batzuk dira arazoaren jatorria: jateko gaiak galtzen joan ohi da; nekazariek eta ehiztariek, gainera, jazarri ohi dute; eta pozoi ilegalekiko oso ahulak dira.