Hegazti ezagunenetakoa da eta hoberen aztertuenetakoa. Enarak hegaztien migrazioa, sexu aukeraketa eta birsorkuntza aztertzeko funtsezkoak izan dira. Gizakiaren oso hurbil daudenez, herri kulturaren parte bilakatu dira. Haien etorrera udaberriaren hasierarekin lotzen da. Oso ugalduta dagoen hegaztia bada ere, gainbehera dago, lan eremuetan ematen ari diren aldaketengatik eta nekazaritzan hartu diren politika eta teknika berriengatik.