Onddo mota hau jateko ona da. Txapel laranja, poro zurixkak eta tripa itxurako oin luzea dauka. Oinean granulazio marroixkak ditu, igurtzian kolore grisa hartzen dutenak, moztean haragiarekin gertatzen zaion moduan.…
Aditu batzuentzako gorringoa zizen erregea da. Jateko ezin hobea da, baina azkar galtzen da. Txapel gorri-laranja dauka eta oina eta orriak, berriz, urre-horiak. Erraboil zabal elastikoa du eta, oinean, eraztuna.
Espezie talde honen barnean honakoak daude: Russula cyanoxantha, Russula virescens, Russula vesca eta Russula heterophylla deiturikoak. Oso espezie antzekoak dira. Zuhaizti helduei loturiko onddoak dira.
Zizahoria jateko ziza bikaina da eta erraz ezagutu Zizahoria jateko ziza bikaina da, erraz identifikatzen da eta larbek ez diote erasotzen. Ziza helduek gazteek baino usain eta zapore delikatuagoa dute.