Ziza hau ez da oso ezaguna. Tamaina ertain edo handikoa da eta jateko ona. Txapela arrosa eta lehorra dauka, tolesduneko ertza duena. Oin sustraitsua du, eta ongi nabarmendutako eraztun erregularra.
Ilarraka multzoka ateratzen den ziza da. Usain eta zapore bereziak eta nabarmenak ditu, bere espezieko guztiek bezala. Kontuz ibili behar da ziza honekin, batzuetan egosgaitza gerta daitekeelako, bereziki duen sustantziarekiko…
Nafarroan oso ugaria den amanita mota bat da. Baina ez da gehien biltzen diren zizetako bat, genero honetakoak direlako jateko espezie preziatuenak zein pozoitsuenak.