Nafarroako Pirinioak leku estrategikoa da, Europako hegaztien migrazioa behatzeko. Baldintza ezin hobeak ditu bisitariak hegaztiak behatu ahal izateko, bai espezien ugaritasunagatik, bai horiek dauden espazio naturalen edertasunagatik.
Iratin, ekosistema anitza duenez, espezie asko biltzen ditu. Guztien artean Okil gibel-nabarra nabarmentzen da, desagertzeko arriskuan dagoen bitxi ornitologikoa da, Iratin populazio egonkorra duena, basoa ongi kontserbatuta dagoenaren seinale, izan ere, espezie honek bizirauteko baso helduak eta ongi kontserbatuta behar ditu. Iratin okil gibel-nabarra espezieko multzorik handiena bizi da.