Ibilbidea
Boronbila
Luzera
4,6 Km
Desnibela
110 metros
Dembora
1 h 15 Minutu
Oinarrizko gomendioak:
Abiapuntua: harrobiko aparkalekua (845 m.), Irabiako Uharkaren presaren ondoan. Ibilbidea “Los Paraísos” delako eremuan barna igarotzen da. Bertan pago eder-ederrak daude. Uharka inguratzen duen pista hartuko dugu. “Segundo Paraíso” izenekora iritsitakoan, pista utzita, Mozolotxiki mendi-mazelatik poliki-poliki gora doan bidezidorra hartuko dugu.
Pagadian barnako bideak ez du batere zailtasunik. Igotzean, basoaren soilgune batean ikuspegi ederra izanen dugu. Ermuñoko mendi-lepora (940 m.) iritsiko gara eta handik jaitsiko gara baso-pistara iritsi arte, eta handik aparkalekura.
Oinarrizko gomendioak:
- Begiratu aurretik eguraldiaren iragarpena
- Eraman gainean telefono mugikorra, kargatuta, eta mapa bat.
- Arropa eroso eta egokia eraman, urtaroaren araberakoa.
- Jakinarazi norbaiti nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
- Motxila txiki bat eraman, honakoarekin: arropa lodia, txamarra, janaria eta ura.
- Udan tenperatura beroetatik babestu. Eraman txanoa, eguzkitarako krema eta betaurrekoak.