Gorputz mardula du, buru txikia eta lepo motza. Gorputz luzarana du (59 – 87 cm), buztan laburra (11,4 – 20 cm) eta hanka sendoak, azazkal luze eta indartsuetan bukatzen direnak eta lurra zulatzeko erabiltzen dituena. Gorputz grisaxka du aurrealdean eta ilunagoa sabelaldean. Aurpegia nahastezinezkoa da: hondo zuriaren gainean, bi banda beltz, begiak estaltzen dituztenak.

menu