Tamaina ertaineko urodeloa da, 200 mm luze hartzen duena. Azal leun eta distiratsua du, hondo beltzaren gainean, orban edo marra horiak, edo horien konbinazioa ere, ageri dituena. Glandula-poroak ditu gorputz osoan.Buztan zilindrikoa du.