Igel handia da. Emeak arrak baino handiagoak dira, eta 90 mm luze har dezakete. Bi orban ilun ageri ditu buruaren bi aldeetara, mozorro baten modura. Mutur biribila du, eta begiko ninia horizontala du. Espezie honen kolorazioa anitza da: beltzak, grisak, laranjak edo gorriak daude. Modu berean, orbanen patroia anitza da: lisoa, ñabarra edo orbanduna.