Skip to main content

Iratiko Kabiak

Erregistro zenb.: UAB00136

KOKAPENA

NA-2030 errepidea, 8,370 km
Orbaizeta

KATEGORIA

Aterpea

EDUKIERA

20 Ostalari 6 etxola + 3 logela

Iratiko Kabiak landa-ostatu paregabea eta berezia da, Orbaizetako herrigunetik 2 kilometrora dago, Orbaizetako munizio Ola  eta urtegira bidean. Haritzezko baso magiko bateko zuhaitzetan esekitako egurrezko 6 etxolak osatzen dute, 400 metroko egurrezko bidezidor zirkular baten bidez lotuta.

2, 4 eta 6 lagunentzako lekua duten txabolak dira. Guztiek terraza handi bat dute bistekin eta erosotasun guztiak dituzte (ura, elektrizitatea, pellet-berogailu, bainugela osoa, wifi konexioa…).

Gure etxoletako bat erabat egokituta dago mugikortasun urriko pertsonentzat.

  • Kanpoan: Aparkalekua
  • Barruan: Terraza, etxoletan bainugelak, berogailua, elektrizitatea…
  • Zerbitzuak: 3 logela ditugu eraikin nagusian (baserria), 2-4 lagunentzako tokiarekin eta bainugela pribatuarekin. Era berean, erabilera anitzeko gune bat ere badugu, ostatu-hartzaileentzako tabernarekin.
Close Menu

menu