Tamaina erdiko marraskaria da, buztan luzea, iletsua eta apatza duena. 445 mm-ko luzera izan dezake. Kolore nabar gorrixka du, eta zuria behealdean. Plantigradoa da, lau hatz ditu eskuetan eta bost oinetan, azazkal luze eta makurrekin bukatzen direnak. Atzeko hankak besoak baina askoz ere zabalagoak ditu. Belarriak ile motots bat dute, neguan oso ikusgarri egiten dena.

menu