Skip to main content

ESKOLA TABERNA

Erregistro Zº: UR000127

KOKAPENA

Pablo Eguinoa Plaza, 8
Orbara

KATEGORIA

Jatetxea
Sardeska 1

EDUKIERA

astrt - osti 10:00 - 16:00 / 20:00 - 00:00
laru - igan: 10:00 - 00:00

KONTAKTUA

669 210 196

Zubialdeko Agroturismo Landetxea Nafarroako pirineoaren usadiozko etxe bat da, Abaurrepean kokatua. 1738 garren urtean egindako berezko egitura errespetatuz, 2010 garren urtean berriztua izan zen.

Landa egongela zabal bat du, tximinia eta TV-DVDarekin. Hornitutako sukaldea du: Garbigailua, ontzi-garbigailua, mikrouhina, labea. Gainera, bikoitzak diren bost logela ditu, bakoitzak bere berezko komuna duena.

Etxeak Wi-Fi eremua eta jolas gela izateaz gain, logela bakoitzean TB bat eta San Miguel arkaitzerako bistak dituen hornitatuko terraza zabal bat du.

Horretaz gain, gure etxean Nafar pirineotako herri baten giroaz gozatu ahalko duzu. Nahi izatekotan, animalien zaintza lanak ezagutu daitezke baserria bisitatuz. Gorri oilarra eta oiloa eta Pirineotako arraza diren behi gorriak ezagutzeko aukera izango duzu.

Urteko sasoiaren arabera, arras desberdinak dira egin beharreko lanak. Udan, baratza zaintza, belar mozketa eta zerealaren uzta jasoketa nahastu egiten dira. Udazkenean, patata jasotzeaz gain, animaliak baserri barruan gorde egin behar dira negu gorritik babesteko. Sasoi honetan, elurraz gozatzeaz gain zekorren jaiotzetaz disfrutatu ahalko duzue.

  • Kanpoaldea: Baserria, baratza ekologikoa, aparkalekua, terraza, barbakoa.
  • Barrualdea: Sukaldea, Mikrouhina, Tximinia, Ontzi-garbigailua, Berogailua, Garbigailua, Komuna logelan, DVD edo bideoa, Telebista logelan, Jangela, Telebista, Joku sorta, Egongela.
  • Zerbitzuak: Sehaska, Txirrindula, Animaliak baimenduta, Internet, Bertako produktuen salmenta, Zonaldeari buruzko dokumentazioa.
Close Menu

menu