
Zabalarena apartamentuak izen bereko baserrian eraiki berri diren 3 apartamentu turistiko dira. Orbaizetako Munizioen Errege Olatik 500 metrora daude, Iratiko Oihanaren sarreran.

Beheko solairua: birentzako gela 1, komunaduna.
Lehen solairua: gela hirukoitz 1 eta birentzako beste 2. Logela guztiek komuna dute
Sabaia: komuna, sukaldea (beharrezko tresneriarekin hornitutakoa: mikrouhin-labea eta plater-ikuzgailua), egongela-jangela.
Beste zerbitzu batzuk: ikustegi-gela eta bi ohe osagarri jartzeko aukera.

Etxeak 3 logela bikoitz ditu solairu bakarrean, bainugelarekin, eta logela bat ezkon-ohearekin. Sukaldea eta jangela guztiz hornituta, telebista, DVD, liburuak, mahai-jokoak eta inguruko liburuxkak dituen egongela.

Zaharberritutako etxe tradizionala da. Herri-gunean dago, frontoia eta elizaren artean. 2 logela bikoitza ditu, bainugelarekin; horietako bat bikoteentzako da eta beste bat bi ohe indibidual dituena.

80 m²-ko duplexa da, lau lagunentzako edukiera duena (6 pertsonentzat, 2 ohe gehigarri jarrita). Egongela, sukaldea, komuna eta 2 logela: 1 beheko solairuan eta beste 1 teilatu azpikoan.

80 m²-ko duplexa, 4 pertsonentzat (6, ohe gehigarriak erabilita). Egongela, sukaldea, komuna eta 2 logela: bat beheko solairuan eta beste bat sabaian.