Autoa erabiltzea da bidaia kromatiko hau egiteko modurik hoberena, eta, oso garrantzitsua, presarik gabe egin behar da. Kolore kontraste handiak ematen dira mendian: gorriak, horiak, laranjak, okreak, marroiak eta berdeak, moreak, grisak… eta bakoitza milaka gama desberdinekin.
Hartu prismatikoak eta murgildu zaitez hegaztien mundu harrigarrian: behatu, argazkiak atera eta disfrutatu haien ohitura eta soinuekin…
Nafarroako Pirinioak leku estrategikoa da, Europako hegaztien migrazioa behatzeko.
Udaren bukaeran zentzumenentzako agerraldi zirraragarria ematen da Aezkoako basoetan: orro-aldia. Iratiko (Nafarroako Pirinioak) basoetan barneratzea zentzumenentzako opari bikaina da beti, baina udazkenean esperientzia aparta bilakatzen da.
Udaberrian zein udazkenean, pagadi eta harizti hostotsuen artean, mendizaleek gehien preziatzen duten gutizia aurkituko dugu: zizak.
Aezkoa ziza biltzaileentzako paradisua da, basoak zabalak direlako, landare ugaritasunagatik eta klimagatik.
Maiatzaren hasieratik ekainaren bukaera arte duzu Aezkoan arrantza jardunaldiak planifikatzeko aukera. Irati ibaia, urte luzez amuarrainaren arrantzarako iberiar penintsulako ibairik hoberenetakotzat hartutakoa izan da, baina gaur egun goialdean debekatuta dago…
BTTn ibiltzeaz gozatu, paraje izugarri hauetan, eta senti ezazu egiazko natura. Iratiko Oihana leku ezin hobea da kirol mota hau egiteko, eta inguruaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du.
Aezkoako mendietan bide andana topatuko duzu; haietan barna ibarreko geografia, fauna eta landareak ezagutuko dituzu.