Iratiko Kabiak landa-ostatu paregabea eta berezia da, Orbaizetako herrigunetik 2 kilometrora dago, Orbaizetako munizio Ola eta urtegira bidean. Haritzezko baso magiko bateko zuhaitzetan esekitako egurrezko 6 etxolak osatzen dute, 400 metroko egurrezko bidezidor zirkular baten bidez lotuta.
2, 4 eta 6 lagunentzako lekua duten txabolak dira. Guztiek terraza handi bat dute bistekin eta erosotasun guztiak dituzte (ura, elektrizitatea, pellet-berogailu, bainugela osoa, wifi konexioa…).
Gure etxoletako bat erabat egokituta dago mugikortasun urriko pertsonentzat.
Zerbitzuak: 3 logela ditugu eraikin nagusian (baserria), 2-4 lagunentzako tokiarekin eta bainugela pribatuarekin. Era berean, erabilera anitzeko gune bat ere badugu, ostatu-hartzaileentzako tabernarekin.
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.
Puedes revocar tu consentimiento en cualquier momento usando el botón de revocación del consentimiento.