Skip to main content
Abaurregaina, Pirineoko balkoitzat hartzen dena, Nafarroako eta Euskal Herriko herri altuena da. Goi lautada batean kokaturik, Pirineoko eta Bailarako ikuspegi ezin hobea du.

Biztalderia

164 Biztanle

Altuera

1.040 m

ZABALERA

20 Km2

Basoa

Pagoak: 891 Ha - Haritza: 29 Ha

Abaurregainan, erliebe aldaketa nabarmena nabaritzen dugu. Ekialderuntz, bailarako lehen patata sailak eta zereal soroak antzematen dira. Mendebalderuntz, aldiz, bailararen gainerako eremuekin antzekotasun handia duen paisaia -basoak eta belardiak- ikus daiteke. San Miguel Harrobiko begiratokitik, aezkoako paisaiaren panoramika zabal bat eskaintzen da.

Herria, laberinto batean banaturik dituen hilarri museo batengatik da ezaguna. Herriko elizaren alboan dago kokatua, udalerriaren hilerri zaharrean. Lorategian, lorez eta landarez inguraturik dauden hogei bat zirkulu formadun hilarriz gozatu daiteke.

Herriaren irteeran, Zatoia ibaiaren alboan, 100 metro luzeera duen kobazulo batean, Foru Erkidegoan historiaurreko aztarnategi garrantzitsuenetariko bat topatu zen.

Close Menu

menu