Okil arruntena da okil berdea eta gehien hedatutakoa. Askori ezagun egiten zaie bere irrintzi moduko txio bereziagatik. Kantari entzun daitezke ibai bazterretako zuhaiztietan, baso hostogalkorretan eta belardi bihurtutako eremuetan. Ornogabeak bere dietaren oinarri direnez, inurritegiak miatzen ditu arrautza, larbak eta helduen bila, eta haren mihi luze eta itsaskorra baliatuz harrapatzen ditu.