Ibilbidea
Joan eta itzulia
Luzera
4,5 Km
Desnibela
300 metros
Denbora
1 h 45 Minutu
IBILBIDEEN DESKRIBAPENA:
Garaioako frontoiaren ondotik aterako gara (ibilbide honek eta SL NA-54A-k leku berean dute abiapuntua). Pistan behera hasi, eta ezkerrera biratuko dugu. Betondoa errekaren gaineko zubia gurutzatutakoan, aurrera eginen dugu Garaioa-Hiriberri bide zaharrean barna, gurutze batekin topatu arte. Eskuinera hartuko dugu, eta gora eginen dugu haritzen artean, beste gurutze batera ailegatu arte. Ezkerrera hartuz gero, eta zorua hondatu xamarra duen bideari jarraituta, lehenengo haitzulora helduko gara. Eskuinera hartuta, berriz, hobe dagoen bideari jarraikiz, bigarrenera iritsiko gara. Bigarren haitzuloaren eskuinera segituz, Atazabaleko leizera iritsiko gara. Leku horretatik ikuspegi ederrak daude. Itzultzeko, bide bera eginen dugu.
Oinarrizko gomendioak:
- Begiratu aurretik eguraldiaren iragarpena
- Eraman gainean telefono mugikorra, kargatuta, eta mapa bat.
- Arropa eroso eta egokia eraman, urtaroaren araberakoa.
- Jakinarazi norbaiti nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
- Motxila txiki bat eraman, honakoarekin: arropa lodia, txamarra, janaria eta ura.
- Udan tenperatura beroetatik babestu. Eraman txanoa, eguzkitarako krema eta betaurrekoak.