Skip to main content
Abeltzaintza da, basoaren ustiapenarekin batera, gure herrietako ekonomiaren ardatz.

Abeltzaintzak pisu ekonomiko handia du Aezkoan. Hiru azienda mota dira nagusi: behi-azienda, orain gutxi arte desagertzeko arriskuan zegoen Pirinioetako behigorria, da nagusi; esnetarako zein haragirako ardiak azienda, ardi latxa nagusiki; eta haragirako zaldi-azienda.

Ardi latxa

Nafarroako Pirinioetako mendebaldeko eremu honetan ardi latxa da nagusi. Iratik ibaiak banatu ohi ditu ardi arrazen hedapena. Mendebaldean ardi latxa da nagusi, eta ekialdean, berriz, arraza nafarra.

Lehen, arraza bakoitzak bazuen bere maneiu berezia, eta baita trashumantzia bideak ere: Abaurregaina, Abaurrepea, Garaioa, Hiriberri, Aribe eta Garraldako artaldeak hegoaldera, Milagro aldera, joaten ziren. Aria, Orbara, Garralda eta Orbaizetakoak, berriz, iparraldera, Nafarroa Behereko etxaldetara.

Ardi latxa berezko arraza da, euriari egokitutakoa, baina ez hain muturreko tenperaturei. Izaera bizi eta basatia du. Ez da beste ardi arraza batzuk bezain taldekoia. Fisonomia karakteristikoa du:

  • Ile luze eta zakarra
  • Buru beltz edo gorria
  • Adar handiak, emeak zein arrak izan.

BEHIGORRIA

Berezko behi mota da. Fisonomia berezia du:

  • Adakera ederra, lira baten modukoa
  • Ilaje gorri-zurixka
  • Gorpuzkera indartsua
  • Errape txikia, esne gutxi ematen duena

Haragirako hazten da gaur egun, antzinako beste garai batzuetan ospe handikoak izan ziren Aezkoako uztar-idiak.

Mendialdeko giroari egokituta dagoenez, larretan bazkatzeko aske uzten dira urteko denboraldi luze batez. Aetzak harro daude behigorri arraza mantendu izanagatik.

Burguete arrazako zaldia

Burguete herriak zaldi arraza bati ematen dio izena. Bertako behorrak Bretainiako (Trait-Bretones) almazariekin gurutzatzearen emaitza. Hasiera batean, lanerako animalia zen; baina, gaur egun, haragirako hazten dira.

Close Menu

menu