Skip to main content

Haraneko ibai nagusia, Irati ibaia, Urtxuria eta Urbeltza elkartu ondoren jaio da. 15 kilometro egiten ditu Aezkoan barna.

IRATI IBAIA

Irati Aezkoan sartu eta oihaneko bihotzean dagoen Irabia uharkan gelditzen da. Basoa atzean utzita, Orbaizetan eta Orbaran barna igarotzen da Ariberantz. Ibilbide horretan zehar irudi ederrak daude. Beherago, Irunberri aldean, urek zintzur handi bat zulatu dute, Irunberriko arroila deitutakoa. Iratik Aragoi ibaian bukatzen du, 88 km-ko ibilbidea egin ondoren.

Hauek dira Aezkoan dituen ibaiadar nagusiak: Egurgio, Erlan, Irau, Legartza, Aranola, Oiaran, Aztapar, Zepetea, Kakolla, Berrendipea eta Zorrate.

ZATOIA

Abaurregainan jaiotzen da, Abodi behean. Bertara joaten dira mendilerro horren hegoaldera isurtzen diren urak. Otsagabian Anduñarekin elkartu eta Zaraitzu ibaia osatzen du.

URROBI

Urrobi ibaiak haranean mendebaldeen dauden eremuetako urak jasotzen ditu, Irupagota-Arregia-Corona mendiek osatzen duten mugatik haratagokoak.

Hara isurtzen dira Garraldako Zakarloa eta Saratxorreta erreketako urak.

Close Menu

menu