Mugaren eta Munizio Errege Olaren ondoan dagoenez, behin baino gehiagotan su eman eta arpilatu izan dute. Etxeak, behin eta berrio berritu badira ere, oraindik mantentzen dute haien jatorrizko zantzuak, leiho, klabe eta arkuetan.
Eliza, San Pedro apostoluari eskainita, gotikoa da, XVI. mendekoa. Erretaulak -eskualdeko interesgarrienetakoa- eta bertako aingerutxoek bisita merezi dute.
Herriko udal dermioan zenbait leku interesgarri daude: Munizio Ola, Urkuluko dorrea eta megalitoen hondakinak, paraje honen iraganaz eta biztanleez ari zaizkigunak.