Skip to main content
Sakonune batean eraikia, Aezkoako herririk zaharrena da. Historian zehar, zenbait aldiz su eman eta errautsi dute.

Biztanleak

49 biztanle

Altuera

871 m

Zabalera

11 km2

Basoa

Pagoa: 270 Ha - Haritza: 197 Ha

Abaurrepea, izenak adierazten duen moduan, Abaurregainaren azpian dago. Horregatik, eguraldi epelagoa du, neguak ez dira hain latzak eta udak ere zertxobait beroagoak dira. Urteko bataz besteko tenperatura 9ºC-koa da. Pagoak, pinuak eta haritzak nagusi ziren bertako jatorrizko landaredian, baina gizakiak eraldaketa handia eragin du, eta orain basoek udalerriko azaleraren %30a baino ez du hartzen.

Herriko inguruan hobe erreparatzeko, oso gomendagarria da mendira eramateko egindako bide berrietako bat hartu eta gora egitea. Hortik oso ongi antzematen da espazioaren okupazio txikiko sistema, hala nola landa bizitzaren erabilerak: egur-tokiak, bordaldeak, belar-siloak eta tegiak.

Herriko sarreran XVI. mendeko gurutze bat dago. Gainalderik ez du, XIX. mendeko gudaldietako batean edeki ziotelako.

Tourseko San Martin elizak erretaula eder bat du. Haren barnean ere burdin hesi bat dago, aldarearen eta fededunen arteko banaketa egiteko. Berezitasun hau galdu da Aezkoako gainerako elizetan.

Errota bat dago, Errotaldea izeneko alderdi ederrean.

Inkisizioarena izeneko etxe baten aurriak daude oraindik. Herriko batzuek baieztatzen dute bertan ikusi dituztela tormentua eragiteko zenbait tresnen hondakinak.

Close Menu

menu