Skip to main content
Udaberrian zein udazkenean, pagadi eta harizti hostotsuen artean, mendizaleek gehien preziatzen duten gutizia aurkituko dugu: zizak.

Aezkoa ziza biltzaileentzako paradisua da, basoak zabalak direlako, landare ugaritasunagatik eta klimagatik. Kontrastez handiko habitat natural honetan, urte osoan zehar ematen dira ziza mota gozoenak, baina bereziki iraila – urria bitartean.  

Produktu natural horiek biltzeko baimena behar da: gero eta ziza biltzaile gehiago zeudenez, onddo eta zizen bilketa arautzeko ordenantza bat egin behar izan zen.

Ziza garaian zehar, ohikoa da eskualdeko jatetxeetako menuetan  inguruko basoetan bildutako zizak probatzeko aukera ematen da.

Ziza jangarri nagusiak

Zorrozki  eta zuhurki aritu behar da zizak identifikatzeko. Zizak jateagatiko intoxikazioa saihesteko irizpidea da: bakarrik jatea ongi ezagutzen ditugun eta jangarriak direla ziur gauden ziza horiek.

Clitocybe nebularis

Ilarraka multzoka ateratzen den ziza da. Usain eta zapore bereziak eta nabarmenak ditu, bere espezieko guztiek bezala. Kontuz ibili behar da ziza honekin, batzuetan egosgaitza gerta daitekeelako, bereziki duen sustantziarekiko sentsibilitate handia dutenak.

Amanita caesarea

Aditu batzuentzako gorringoa zizen erregea da. Jateko ezin hobea da, baina azkar galtzen da. Txapel gorri-laranja dauka eta oina eta orriak, berriz, urre-horiak. Erraboil zabal elastikoa du eta, oinean, eraztuna.

Cratarellus cornucopioides

Tronpeta itxurakoa da. Izen arrunta frantsesetik dator, eta ugaltzen den garaiari erreferentzia egiten dio, izan ere Santu Guztien Egunaren (azaroaren 1a) garaian. Itxurak eta izenak kontrakoa iradokitzen badute ere, jateko ziza ona da eta erraz kontserba daiteke lehortuta.

Rozites caperatus

Ziza hau ez da oso ezaguna. Tamaina ertain edo handikoa da eta jateko ona. Txapela arrosa eta lehorra dauka, tolesduneko ertza duena. Oin sustraitsua du, eta ongi nabarmendutako eraztun erregularra.

Leccinum quercinum

Onddo mota hau jateko ona da. Txapel laranja, poro zurixkak eta tripa itxurako oin luzea dauka. Oinean granulazio marroixkak ditu, igurtzian kolore grisa hartzen dutenak, moztean haragiarekin gertatzen zaion moduan. Gainerako onddoen zapore antzekoa badu ere, kalitate gutxiagokoa da.

Cantharellus cibarius

Zizahoria jateko ziza bikaina da eta erraz ezagutu Zizahoria jateko ziza bikaina da, erraz identifikatzen da eta larbek ez diote erasotzen. Ziza helduek gazteek baino usain eta zapore delikatuagoa dute.

Baimena eskatu

Aezkoan produktu naturalen bilketa araututa dago. Eguneko edo denboraldiko baimenak daude, gainean eraman behar direnak biltzera joateko. Baimenak pertsonalak eta eskualdaezinak dira.

  • Eguneko txartela – 8 Kg produktu natural biltzeko baimena. Zenbatekoa: 10 €.
  • Urteko txartela – Urte osoan zehar eta eguneko 8 Kg produktu natural biltzeko baimena. Zenbatekoa: 100 €.

Begiratu Arautegia

Baimena eskura dezakezu:

  • Internet Bidez
  • Aezkoako Batzarre Nagusiko Bulegoetan (San María kalea, Aribe) eta baimendutako lekuetan.

Biltzeko arauak

  • Debekatuta dago gauez biltzea, eguzkia sartu baino ordu bat lehenagotik atera eta ordu bat igaro arte.
  • Debekatuta dago rastrillo edo lurraren humusaren geruza kaltetu dezakeen edozein tresna erabiltzea.
  • Gordetzeko, sakiak eraman behar dira, plastikozko poltsarik ez.
  • Errespetatu behar dira galdutakoa aleak, hautsitakoak edo jasotzeko egokiak ez direnak.
  • Debekatuta dago adarrak edo sastraka moztea, baiak, patxaranak eta horrelakoak jasotzeko.
  • Bakarrik baimendutako pistetan barna ibili ahalko da.
Close Menu

menu