Txerbola mendiaren ondoan dago. Garraldako hirigunea irekia eta zabala da, 1898.ean izandako suteak etxe gehienak errautsi eta berraltxatu behar izan zelako.

Biztanleak

200 Biztanle

Altuera

848 m

Zabalera

21 km2

Basoa

Pagoa: 1.126 Ha - Haritza: 198 Ha

Garralda Urrobi eta Irati ibaien arteko korridorean dago, eta Aezkoako mendebaldeen dagoen herria da. Hiru sutek errautsi zuten herria, eta, horien ondorioz, orain itxura eraberritua du: irizpide estetikoei jarraikiz eginiko etxe zainduak daude.

Herriaren ondoan Ariztokia-Arrigorri harkaitza dago, gainean behatoki bat duena. Arrigorri izena eman zaio, seguruenik, bertan burdin meategiak izanagatik. Handik ikuspegi ederra dago: Beteluko hariztia, Aribe eta Aezkoako alde handi bat, Pirinioak eta Irati ibaia.

Garraldako ekonomiak ereiteko patata eta abeltzaintza ditu oinarri. Nekazaritza jardueren osagarri, industria apala dago.

Herrian garai bat dago, eta errota interesgarri bat, oraindik mekanismo guztiak dituena (garabiak, besoak eta transmisioak) eta taberna modura funtzionatzeko eraldatu dena.