Aribe haraneko erdigunean dago, eta bertan elkartzen dira herri guztiak komunikatzen dituzten bideak. Herri guztiak lotzeko bideak elkartzen dira hemen. Irati ibaiaren bazterrean dago, eta altuera gutxien duen herria da.

Biztanleak

62 Biztanle

Altuera

701 m

Zabalera

4 km2

Basoa

Pagoa: 93 Ha - Haritza: 132 Ha

Naturak bi opari eman dizkio Ariberi: Irati ibaia eta pagoz eta 1.000 ha baino gehiago hartzen duen haritzez osaturiko basoa, paseatzeko eta inguruaz gozatzeko aukera ematen diguna. Bi osagai horiek animalia eta landare aniztasun handia bermatzen dute: orkatzak, basurdeak, oreinak, basakatuak, urtxintxak, saiarreak, miruak, ugatzak; hurritzak, gaztainondoak, sahatsak, izeiak eta astigarrak, beste askoren artean

Aribeko historia aitzinakoa da. K.a. 8.000. urterako, jada, jendea bizi zen Ariben, Aizpeko edo “errotaren” leizean hain zuzen ere. Han Nafarroako emakumerik zaharrenaren aztarnak aurkitu dira.

Erdi Aroan ezagun egin ziren Iturrialdeko ur sendagarriak. Garai horretan ere altxatu zen gaur egun oraindik harro ikusten den zubi aparta, Aribeko ezaugarri nabarmenetakoa.

Ordutik gaur egun arte, mendialdeko herrietako ezaugarriak mantendu izan ditu, nekazaritza, abeltzaintza eta basoen eta natur baliabideen ustiakuntzarekin lotutakoak.