Ibilbidea
Borobila
Luzera
5,8 Km
Desnibela
190 m
Denbora
2 h 05 Minutu
IBILBIDEEN DESKRIBAPENA:
Lehenbiziko tartean (“Azalegi-San Esteban ermita” ibilbide berea), bideak basoan goiti egiten du Oriongo larre aldera, errekaren eta mendi-pistaren ondo-ondotik doan bidezidor baten barna, hain zuzen ere.
Orionziloko askan Azalegiko bidea utzi eta pagoen eta ezpelen arteko xenda estu-estua hartuko dugu larreetaraino iritsi arte. Horixe izanen da ibilbidearen punturik gorena (1.020 m.). Mendi-bizkar soildu batek eramanen gaitu berriz pagadira; Anbulolatz izeneko leizeetatik eta Hiru Besangako Pagoaren ondo-ondotik (Monumentu Naturala) igaro ondoren, hasierako bidetik Arrazolara itzuliko gara.
Oinarrizko gomendioak:
- Begiratu aurretik eguraldiaren iragarpena
- Eraman gainean telefono mugikorra, kargatuta, eta mapa bat.
- Arropa eroso eta egokia eraman, urtaroaren araberakoa.
- Jakinarazi norbaiti nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
- Motxila txiki bat eraman, honakoarekin: arropa lodia, txamarra, janaria eta ura.
- Udan tenperatura beroetatik babestu. Eraman txanoa, eguzkitarako krema eta betaurrekoak.