AEZKOAKO ONDARE MATERIALA ETA EZ-MATERIALA

ZER AURKITUKO DUZU?
Lehenengo solairua:
Sarrerak erosteko lekua dago. Gure langileek artatu eta eraikinaren bisitan gidatuko zaituzte.
Solairu berean, lehenengo aretoa ikusi ahal izango duzu. Iratiko oihanaren gainean bidaiatuko duzu gure bideoaren bidez, zeinak erreken, zuhaitzen, lainoaren eta abarren irudi ikusgarriak eskaintzen dituen. Era berean, gure flora, fauna, ohiturak, tradizioak eta herriak ezagutzeko lehen topaketa da. Horretaz gain, lau pertsonaia ezagutuko dituzu, ibarreko historiari eta jarduerei buruz mintzo direnak
https://www.high-endrolex.com/33
Bigarren solairua
Munizio Olaren funtzionamenduan murgilduko zara, hiru mende atzerago joanez, 1784a arte. Burdinolare eta haren makinariaren berregitea ikus daiteke hainbat paneletan, zeinetan lantegiari buruzko azalpenak ere ematen diren. (Gogoratu gunean bertan aurriak ikusteko bisita gidatua hitzartu dezakezula, informazioa zabaltzeko).
Etxe aetza: ezin duzu galdu gure ibarreko bizilagun batek egindako maketa ederra. Ez zaio xehetasunik falta, ohiko etxe aetza gisa identifikatzeko.
Ikusgai daude ere antzinako eguneroko bizitzako tresnak eta munizio olako zenbait aztarna (ponpak, lingoteak, teilak eta zepa).
Solairu horretan ere zura da protagonista: baso ustiapena -basoko lanetik hasita eta zerrategira iristen zen arte-, erremintak, jantziak, txabola, oholak… Maketa batzuek lagunduko dizute prozesu osoa jarraitzen. Harrituko zaitu duela zenbait urte lehenago zuten lan egiteko erak.
https://www.high-endrolex.com/33
Hirugarren solairua
Emigrazioa: XX. mendean zehar, haran hauetatik Ameriketara migratu zuen jende askok, anitzek egiten duten moduan, bizi baldintzak hobetzeko aukeren bila. Joandako ugari geratu ziren erbestean, eta beste batzuk itzuli; azken horiek, bizipen horien protagonistak, lehen pertsonan kontatzen dituzte beren istorioak. Ikusiko duzu nola bizi ziren, nola janzten ziren, bidaiak, lan-baldintzak… Ez galdu, dokumentu zoragarria da.
https://www.high-endrolex.com/33
INFORMAZIO PRAKTIKOA
Aezkoako Kultur Ola zabalik dago Aste Santuan, maiatzeko eta ekaineko asteburuetan eta uztailaren 1etik azaroaren 10era arte. Azaroko gainerako asteburuetan eta abenduko zubian (3tik 10era: kontsultatu) ere irekitzen da.
AZAROA
Astelehena eta asteartea itxita
Asteazkenetik igandera
10:00 – 17:00
Erakusketa zentro ikus dezakezu, Munizio Olako hondakinetara bisita gidatua egin dezakezu edo biak konbinatu. Hauek dira gure prezioak:
TALDEAK (gutxienez 15 pertsona); sarrera orokor bateratua (erakusketa zentroa eta aurrietako bisita gidatua): 8 €/ pertsonako.
Munizio Olako aurriak ikusteko bisitak larunbatetan egiten dira; baina taldean bazatoz eta beste data batzuk eskatu nahi badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Zure maskota ekar dezakezu, baina prestatu diogun leku batean itxaron behar dizu. Mantatxo bat eta ura izango du, gustura egon dadin.
Eskailerak igo ezin badituzu –edo igo nahi ez badituzu-, zatoz eraikinaren atzealdetik, igogailurako sarbide zuzena aurkituko baituzu.
Lehenengo solairuan gelditu beharko duzu, eta, sarrera erosi ondoren, eraikinaren gainerakoraino iritsi ahal izango zara.
Antolatzen ditugun jardueren berri izan nahi baduzu, sare sozialen bidez jarrai gaitzakezu: facebook, twitter eta instagram:
@aezkoakokulturola
Posta elektronikoa: aezkoakokulturola@gmail.com
Telefonoa: 848 680 534
- Eskuekin: abenduaren 6an erakustaldiak Aezkoako Kultur Olan.
- Bortuetako euskarazoka: azaroaren 23an, Orbaizeta – Kultur Ola.
- Sorginen ehiza: documentala + mintzaldia Asisko Urmenetarekin, azaroaren 16an.
- Kultur Ola: txikientzako ingurumen hezkuntza tailerrak.
- Aldaketa klimatikoa: erakusketa urriaren 21etik azaroaren 2ra. Urriaren 29an hitzaldia.
- Landa eremuko emakumeak: urriaren 19an, dokumentala
- Pegasoenea: Argazki-liburuaren aurkezpena eta kontzertu laburra.
- ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK
- 2025eko Ekitaldiak
- 2024an Egindako ekitaldiak
NON DAGO
Orbaizetako Munizio Olako jauregi zaharrean dago, Aribetik (Aezkoa bailararen erdigunea) 11 km-ra. Ariben, NA 2030 errepidea hartu behar da, Orbaizetarako noranzkoan.
Herri hori igaro eta 3 bat km-ra bidegurutze bat dago: ezkerrera hartuta, Munizio Olaraino iristen da(1,5 km); eskuinera, aldiz, Arrazolako informazio gunera eta Irabiako Urtegiraino.
2024. urtean Aezkoako Batzarre Nagusiak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso du Aezkoako Kultur Ola gunea kudeatzeko










