Skip to main content

Lopeandia Etxea

Erregistro zenb.: UCR01028

KOKAPENA

San Martín 5 Abaurrepea

KATEGORIA

Landa-etxea Osoa

EDUKIERA

3 logela
6 plaza gehi 2 plaza gehigarri

Lopeandia Etxea eskualdean dauden alojamendu tipikoetako bat da. 2005.enean zaharberritutakoa, Aezkoako laborantza etxeetako kutsua gorde du.

Etxeko sarreran, gainera, jabeek eta herrikoek antzina erabilitako tresna zaharrez osaturiko museo etnografiko txiki bat dago, Tresna horiek etxeko eta herriko biztanleek erabili zituzten, eta azken 50 urteetako ohituren eta tokiaren bilakaeraren lagina osatzen dute dute.

Etxeak 3 logela bikoitz ditu, horietako bik birentzako ohea dute, eta beste batek bi ohe. Logela bakoitzean bainugela dago, eta 2 ohe gehigarri jartzeko aukera. Gela guztiak txapitula-formako solairuan daude.

Erabat hornitutako etxea da:

Teilatu azpiko solairuan, gelen ondoan, telebista ikusteko, irakurtzeko edo jolasteko egongela dago (filmak, liburuak eta jolasak eskaintzen ditugu). Lopeandia Etxeak egongelan integratutako sukaldea du, beharrezko guztiarekin hornitua: ontzi-garbigailua, hozkailua, garbigailua, mikrouhin-labea eta abar.

Kanpoan lorategi bat dago, barbakoa eta haurrentzako jolas gunea duena. Bertatik bailararen gaineko ikuspegi ederrak daude. Bezeroentzako aparkalekua eta bizikletak eta motorrak gordetzeko etxabea ere erabilgarri ditu.

  • Barnealdean: komuna logela guztietan, egongela, DVD edo bideoa, jangela, telebista, berogailua, liburutegia.
  • Zerbitzuak: gosaria ematen da, interneterako sarbidea.
Close Menu

menu