Belea da bizi den leku guztietako mitologiako, tradizioetako eta erlijio erritoetako protagonista izan da. Europan iragarpen txarrekin eta sorginkeriarekin lotu izan da; gainera, gizakiarentzako baliagarriak diren espezieak jaten ohi ditu. Horiek direla eta, beti jazarri izan da. Baina izaki moldakorra eta trebea da, baliabide anitzak erabiltzeko eta edozein habitatari egokitzeko gai dena, beti ere habia egiteko leku aproposa aurkitzen badu.