Ibilbidea
Borobila
Luzera
10,9 Km
Desnibela
80 metro
Denbora
3 h 15 Minutu
XENDA MOZTUTA – ZUBIA ERORIA
IBILBIDEEN DESKRIBAPENA:
Ibilbide klasikoa, uharka osoa inguratzen du eta bi bailaretatik egin daiteke. Aezkoatik abiaturik, hasierako argibide-taula uharkaren presatik hurbil dagoen aparkalekuan dago (830 m). Lehenbiziko tartea “Plaza Beunzako Bidea” izenekoa bera da, Antxorena etxeko aurriak dauden soilguneraino. Uharka inguratzen duen bidezidorretik jarraituko dugu eta zementuzko zubi bat gurutzatu ondoren, beste aldera joko dugu, antzinako basozainen etxea zegoen tokiraino –egun basozainen etxea erabili gabe dago-. Metro batzuk egin eta gero, Elurretako Ama Birjinaren ermitatik Irabiako uharkaren presarantz doan mendi-pista aurkituko dugu. Abialekura itzultzeko, uharka inguratzen duen bidetik jarraitzea besterik ez dago. Elurretako Ama Birjinaren ermita aldera joateko, basozainen etxean Zabaletako Bidea (SL-NA 63A) har dezakegu. Ibilbide hau kontrako norabidean ere burutu daiteke, Zaraitzuko Elurretako Ama Birjinatik abiturik.
Oinarrizko gomendioak:
- Begiratu aurretik eguraldiaren iragarpena
- Eraman gainean telefono mugikorra, kargatuta, eta mapa bat.
- Arropa eroso eta egokia eraman, urtaroaren araberakoa.
- Jakinarazi norbaiti nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
- Motxila txiki bat eraman, honakoarekin: arropa lodia, txamarra, janaria eta ura.
- Udan tenperatura beroetatik babestu. Eraman txanoa, eguzkitarako krema eta betaurrekoak.