Skip to main content

S.L. NA-55A: SORGINEN BIDEA

Ibilbidea

Joan eta itzulia

Luzera

5,0 Km

Desnibela

180 metros

Denbora

1 h 45 Minutu

IBILBIDEEN DESKRIBAPENA

Berrendira joateko herriko irteeran dago bidearen hasiera. Lehenengo gurutzean ezkerrera hartuko dugu eta bide zabala segituko dugu. Aldeetan zelaiak ikusiko ditugu. Bide hau utzi eta egurra ateratzeko erabiltzen zen bide zaharra hartuko dugu. Hasieran hariztian barna joanen gara (Tristuibartea edo Ariztibarreneko Erreserba Naturaleko mugetan gaude) eta geroago pagoak ikusiko ditugu. Maldan gora hasiko gara berriki egina den ikaztegiraino iritsi arte. Eskuin joan, eta malda gero eta pikoagoa eginen zaigu. Pettuberroko gainera ailegatuko gara: bertatik ikuspegia zoragarria da. Aezkoako herri guztiak ikusten diren leku bakarra da hau eta tradizioak dioenez, sorginak akelarrean biltzen ziren hemen. Bide beretik itzuli.

Oinarrizko gomendioak:

  • Begiratu aurretik eguraldiaren iragarpena
  • Eraman gainean telefono mugikorra, kargatuta, eta mapa bat.
  • Arropa eroso eta egokia eraman, urtaroaren araberakoa.
  • Jakinarazi norbaiti nora zoazen eta zer ordutan itzuliko zaren.
  • Motxila txiki bat eraman, honakoarekin: arropa lodia, txamarra, janaria eta ura.
  • Udan tenperatura beroetatik babestu. Eraman txanoa, eguzkitarako krema eta betaurrekoak.
Close Menu

menu